Ohiko arazoak:
Arazorik nagusienetakoa nahi duzun informazioa eta materiala material
laidogarririk (pornografikoa,arrazista, bortitza, etab) aurkitu
gabe aurkitzea da. Orrialde edo gune jakin bat aurkitzeko modurik
onena helbide zehatza edo URL helbidea jakitea da, orrialde horretara
zuzenean heltzen baitzara. Helbide hori ez badakizu baina gai bat
aurkitu nahi baduzu, modurik onena linean bilatzeko baliabideak
erabiltzea da.
Bilaketa-tresnak erabiltzaileari amaraunean aurkitu nahi duen informazioarekin
zerikusia duten gako-hitzak edo esaldiak idatziz weba aurkitzeko
aukera ematen dioten indize konputerizatuak dira. Gai argien bidezko
bilaketek erreferentzia eta esteka-zerrendan web gune laidogarriak
agertzea sorraraz dezakete, zerbitzu hauen indizeak taxututa dauden
modua dela eta. Google da, behar bada, gaur egun dagoen bilaketa-tresnarik
onena, http://www.google.com,
eta Alta Vista, Lycos eta Hotbot dira oso hedatuak dauden bilaketa-tresnak.
Bilaketa-tresnak batzuek, web gune laidogarrien esteketarako sarbidea
gutxitzearren, "jende guztiarentzako iragazkia" , erabiltzeko
aukera barruan daukate, baina iragazki hauek ez dira beti eraginkorrak
izaten. Denbora eman behar duzu zure gogoko bilaketa-tresna behar
bezala erabiltzen ikasten, honela zure bilaketek garrantzi gutxiko
erreferentzia gutxiago itzuliko dizute.
Bilaketa-direktorioek web gune baliagarriak mailetan sailkatzen
dituzte. Honek esan nahi du errazagoa dela haien bidez nabigatzea,
gaikako gako-hitzak idatziz, baina nagusientzako gaiak eta estekak
dituzte. Yahoo da hauen adibiderik onena:
Jende guztiarentzako bilaketa-zerbitzu batzuek zerrendetan gazteentzako
web guneak besterik ez dauzkate, eta ez dute nagusientzako web gunetarako
estekarik agertzen, esaterako Ask Jeeves for Kids
http://www.ajkids.com
eta Yahooligans.
Nerabeek nahiago izango dute zerbitzu handi zein osoagoak erabiltzea.
Amaraunean nabigatzeko Internet Explorer bezalako softwarea erabiltzen
duzunean, klik egin pantailaren goiko aldean dagoen "Historia"
ikonoan eta beste erabiltzaile batzuek ekipo horretan bisitatu dituzten
web guneen zerrenda ikusi ahal izango duzu. Erabiltzaile adituek
aipatu zerrenda aise ezaba dezakete; hau gertatuz gero, informazio
hori zergatik ezabatu duten eztabaida zenezake haiekin. Egiaztatu
"Gogokoak" menuan erabiltzaileak zerrendari web gune kezkagarririk
gehitu duten.
Eskolek eskuratu nahi ez diren web guneak iragazteko edo blokeatzeko
softwarea erabili ohi dute, ikasleak haietan sar ez daitezen, baina
neurri honek ez du segurtasun-bermerik ematen. Ikasle batek web
gune laidogarriak ikusiko balitu, eta irakasleei honen berri emango
balitzaie, eskolak gai hauei aurre egiteko politikaren bat eduki
beharko luke.
Gurasoek haien seme-alabei sexua, bortxakeria eta antzeko gaiak
dauzkaten web guneetan sartzea murriztu diezaiekete zati batean
konponbide teknikoen bidez. Amaraunean nabigatzeko softwareak badu
erantsia "Edukien aholkularia" delako zerbitzua, (egiaztatu
"Tresnak" menuan, Internet Explorer delakoaren pantailaren
goiko aldean, klik egin "Interneten aukerak", "Edukia"
eta "Gaitu "direlakoetan). Honen bidez zenbait gaitara
sartzea eragozten da, zure gogokoak eta web guneetan edukia adierazteko
jarri dituzten "etiketak" bat etorriz. Ez da oso eraginkorra
izaten, web gune askok ez baitu etiketarik gehitzen bere web orrialdeei.
Beste konponbide tekniko bat Interneteko iragazki-softwarea erosi
eta etxeko ordenagailuan instalatzea izango litzateke, esaterako,
CyberPatrol edo Netnanny, lineako eguneratze erregularrekin egunean
izan behar direnak. Ikerketen arabera, etxeko ordenagailuan iragazki-softwarea
edukitzea ez da oso eraginkorra izaten eta web gune baliodunak blokeatzen
ditu eta web gune laidogarrietara sartzen uzten du; gurasoak, beraz,
ez dira babes-neurri honetaz bakarrik fidatu behar.
Zure ordenagailuan legez kontrako materialik aurkitzen baduzu,
esaterako argazkiak edo irudiak, jakinarazi berehala poliziari edo
The Internet Watch Foundation delakoari (Interneteko haurren pornografia
bezalako arazoak konpontzeko poliziarekin ukondoz ukondo lan egiten
duen erakundea).
http://www.iwf.org.uk
Kontuz ibili zure informazio pribatuarekin edo harremanetan jartzeko
erabiltzen duzun informazio horrekin: izena, posta elektronikoko
helbidea, posta-helbidea, telefono-zenbakiak.... Haurrek nahiz nagusiek
norberari buruzko informazio asko eman ohi dute lehiaketetan edo
web klubetan parte hartzeko formularioak betetzen dituztenean. Hau
egitean, publizitate-erauntsia, nahi ez dituzten harremanak edota
iruzurrak (pertsona batek bere burua zutzat aurkez dezake erosketak
egiteko, berriketa-geletan berriketan jarduteko, iritzi erradikalak
adierazteko...) jaso ditzakezu. Begiratu orrialde hauetan egiaztapen-kutxatilarik
dagoen marketing-materialik ez jasotzeko edo zure datuak beste enpresa
batzuetara ez saltzeko aukera ematen dizutenak. Web gune batzuek
pribatutasun-politika bat argitaratzen dute, baina gehienek ez dute
hala egiten, eta ez dago web gune baten jabeak politika hau beteko
duen bermerik.
Kontu handiz ibili behar da web guneetatik softwarea behera kargatzen
denean, gune hauek birus kaltegarriak eduki baititzakete. Web guneek
joko batean parte hartzeko edo errealitate birtual batez gozatzeko
software gehigarri bat behera kargatzeko aukera eman diezazukete.
Web gune hau enpresa entzutetsu batekoa bada, seguruenik seguruago
zaude, baina web hori ezezaguna bada, agian komenigarria izango
litzateke fitxategiaren behera kargatzea atzera bota dezazula. Babes
gehiagorik nahi baduzu, erabili birusen kontrako programa bat.
Bukatzeko, ez sinetsi beti linean irakurtzen duzun oro. Ez dago
kalitate-kontrolik web guneetan esaten diren gauza gehienetan, eta
material gehiena engainagarria, gezurra, alde batekoa, zaharkitua
edo faltsua izaten da. Web gune bakoitzaren informazio-iturria zalantzan
jarri behar duzu eta gune horretan konfiantza izan daitekeen pentsatu.
Nagusiek gauza bitxiak, itxura ona ez dutenak, antzemateko gaitasun
handiagoa omen dute; litekeena da haurrei gauza arraroak antzematen
lagundu behar izatea. Esate baterako, gobernuaren web gune (".gov.uk"
bukatutako helbidea) bateko informazioaz fida gaitezke, baina merkataritza-gune
batean edo gizabanakoaren webean agertzen den informazioa alderdikoiagoa
izan daiteke.
Gazteekin Internet erabiltzen duten moduari buruz mintzatzea ezinbestekoa
da haien segurtasuna handiagoa izan dadin, linean duten jokabidea
ulertzeak arrisku-inguruak antzematen lagun baitiezaieke.
|