Interneteko zerbitzuak seguruago erabiltzeko egitasmoak (SUSI delakoa)
linean seguru egoteko informazio orokorra eta berariazkoa eskaintzen
du. SUSI delakoaren web lekuak gai askori buruzko aholku eguneratuak
ematen ditu. Zerbitzu osoa Interneteko segurtasunaz jabearazteko
egitasmo baten barruan ematen da. Europar Batzordeak egitasmo honen
zati baterako dirulaguntza ematen du, hain zuzen, Internet seguruagoa
izateko ekintza-planaren barne. /
Egitasmo honen xedea guraso zein irakasleei Internetek eskaintzen
dituen apartako aukeren berri ematea eta, aldi berean, bertako alderdi
txarrenez jabearaztea da. Informazio hau zure seme-alabekin edo
zure hurbileko gazteekin Interneti buruz solas egiteko erabil zenezake.
Era berean, zure seme-alaben eskolak zer egiten duen azter zenezake,
esaterako, ba al du eskolak "ohitura oneko politikarik",
eskolan Internetera sartu baino lehen, bai gurasoek bai ikasleek
sinatu beharrekoa? Irakasten al zaie irakasle zein ikasleei nola
erabili behar den Internet, eta irakasten al zaie arazoak konpontzen?
Zer gehiago egiten du eskolak haurrak linean babesteko eta zeuk
nola lagun zenezake?
Xedea guraso, begirale eta irakasleei Internet erabiltzea eta ulertzea
errazago gerta dakien da, honela, haurrak aholka ditzaten, esaterako,
lagunei posta elektronikoak bidaltzen dituztenean, webean gaien
bila ari direnean edo berriketa-geletan sartzen direnean.
SUSI-ren web orrialdeak eztabaida-lekua eta gaiak azaltzeko, galderak
egiteko edo arazoak zein konponbideak partekatzeko posta elektronikoko
zerbitzu bat jasotzen ditu.
|