Be Safe Online
Safer Use of Services on the Internet
ERABILERA ZUZENARI SERRERA <
URREZKO ARAUAK <
WORLD WIDE WEB: INTERNET <
ORRIALDE PERTSONALA <
POSTA ELEKTRONIKOA <
BERRIKETA EDO TXAT-A <
ALDIUNEKO MEZUAK <
BERRI TALDEAK <
FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA <
INTERNET BIDEZKO EROSKETAK <
FILTROAK <
ORDENAGAILUEN BIRUSAK <
ERASOAK INTERNETEN <
BILATZAILEAK <
GLOSATEGIA <
ZURE IRITZIA <
Euskaltel
Euskaltel
EHIGE gurasoen elkartea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Posta elektronikoa
Father And Daugther Using Computer

Posta elektronikoa mezuak bidaltzeko modu erraza da, hain zuzen ere, helbide elektronikoa duten pertsonei; lanean, etxean edo guztion instalazioetan, esaterako liburutegian, Internetera konektatuta daudenei. Mezuak munduan zehar bidaiatzen dute oso azkar, eta hezkuntzan harremanak izateko, lagunekin harremanak iraunarazteko edo lan-harremanak izateko modu ezin hobea da.

Nola erabili posta elektronikoa
Badaude posta-kontu bat lortzeko modu bi. Haietako lehenengoa, ordenagailuan posta elektronikorako softwarea instalatzea da, eta Internet zerbitzuen hornitzaile baten posta elektronikoa lortzea. Metodo honek ahalmen handiagoa ematen du, ekintza gehiago egiteko aukera eskaintzen baitu, eta, beraz, enpresa zein eskola gehienek beren erabiltzaileei posta-kontu bat emateko erabiltzen dute. Bigarren aukera, posta-kontua web lekuetan dauden zerbitzuetako batekin irekitzea da, besteak beste, Hotmail
 www.hotmail.com
edo Yahoo
Zerbitzu hauek oso hedatuak dira, batez ere gazteen artean eta bidaiarien artean, kontu horietan Interneteko konexioa duen edozein tokitik -eskolak, liburutegiak, etxeak edota ziberkafetegiak- sartzeko aukera eskaintzen baitute.

Zeure helbide elektronikoa duzunean, mezuak idatzi eta bidal ditzakezu, bidaltzen dizuten mezuak irakur ditzakezu, gainerakoei mezuak bidal diezazkiekezu eta mezuak gorde ditzakezu.

Mezuak testu hutsa baino askozaz gehiago izan daitezke, mezuekin batera eranskinak bidal baitaitezke, eta ordenagailuko edozein fitxategi-mota bidaltzeko aukera dago (esaterako, digitalizatutako argazkiak edo soinuak).

BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

Ohiko arazoak
Gazteek erraz egiten dituzte lagunak eta ez ohi dute arazorik izaten linean ezagutzen dituzten pertsonei posta elektronikoko helbidea, etxeko helbidea edo telefono-zenbakiak bezalako datu pertsonalak emateko, batez ere, Internet "segurutzat" jotzen duten leku batetik -esaterako, etxea edo eskola- erabiltzen badute. Ondo legoke gazteei gogoraraztea erne ibili behar direla, eta ez luketela norberari buruzko datuak hain erraz eman beharko. Oinarrizko arreta izango litzateke izen osoa jakinarazten ez duen helbide elektroniko bat hautatzea. Posta elektronikora sartzeko kontrazeinuak ere isilpekoak izan beharko dira eta ezinbesteko pertsonek besterik ez dituzte jakin behar.

Nagusiei eman dakieken aholkurik onena gazteekin linean izandako esperientziei buruz maiz hitz egitea da, egiten dutena azalaraziz eta sor daitezkeen arazoez mintzatuz.
Zehazki, gazteek "arrotzen arriskua" eta datu pertsonalak aldez aurretik gogoeta egin gabe norbaiti ez emateak duen garrantzia ulertu behar dituzte. Linean ezagutu dituzten pertsonekin benetako bizitzan elkartzekoak badira, nagusi bati esan beharko diote beti, konfiantzazko batekin joan behar dira eta leku publiko batean elkartu behar dira.

Eskolek haurrei posta elektronikoa modu kontrolatuan eskuratzeko aukera eskaintzen die, eta hezkuntza-agintari askok ikasgela osoari posta-kontu bat ematen diote eta ikasle nagusien eskura banako kontuak jartzen dituzte. Maiz, ikasleek sare lokaleko pertsonei besterik ezin diete posta elektronikoak bidali eta ezin dute Internet osoari bidali; honela kanpotik datozen posta elektronikoak jasotzea saihesten da. Batzuetan, eskolek jaso nahi ez diren mezuak iragazteko, sartzen den zabor-posta gutxiagotzeko eta haurrek mezu zakarrak edo gehiegizkoak ez bidaltzeko softwarea erabili ohi dute. Software hau ez da erabat eraginkorra izaten eta ez du bermatzen arazorik egongo ez denik.

Zabor-posta (batzuetan, posta ugari bezala ezagutu ohi dena) Interneteko eragozpen handia da, saihestezina eta geldiezina. Nahi ez den merkataritza-posta mordoa bidaiatzen du Internetetik, aberasteko moduak, pornografia, kreditu mugagabea eta sasikalifikazioak bezalako zerak eskainiz. Jasotzen den zabor-kopurua gutxitzeko, softwarean eta posta elektronikoko zerbitzuetan dauden iragazkiak erabil daitezke. Eman daitekeen aholkurik onena zabor-postari ez erantzutea da, erantzunez gero, bidalitako mezua norbaiti heldu zaiola baieztatzen baitio bidaltzaileari, eta litekeena da zabor-posta gehiago jaso dezazun. Kontuz ibili zure helbide elektronikoa web lekuen erregistro-formularioetan ematen baduzu, eta zure helbide elektronikoa web lekuen "bisita-liburuetan" bezalako toki publikoetan jartzen baduzu, honela zabor-posta gehiago jaso baitezakezu.

Era berean, katea-gutuneko posta elektronikoak bidali ohi dira, eta berriro ere, hobe duzu honelako posta elektronikoak alde batera uztea eta ezabatzea. Honelako mezu hauek beste pertsona batzuei bidaltzen badiezu, litekeena da gogaitzea edo haserretzea.

Gerta daiteke ere gazteen artean posta elektronikoaren bidez jazartzea, beldurraraztea edo abusatzea. Hau eskola edo inguru berako eskolen artean gertatzen bada, irakasleei jakinarazi beharko zaie, eta hauek eskolak duen jazarpen-politika erabiliko dute aurre egiteko. Eskolatik kanpoko posta-kontu pertsonalean gertatzen bada, bidaltzailearen posta-kontuaren hornitzaileari jakinarazi beharko zaio (hau da, @ zeinuaren ondorengo posta elektronikoaren zatia, esaterako, @hisISP.co.uk) eta enpresari eskatu beharko zaio aipatu pertsonak berriro egitea eragotz dezala. Bidaltzaileari blokeatzeko softwarea ere erabili daiteke, helbide horretatik mezu gehiagorik ez jasotzeko.

Posta elektronikoa arras desatsegina bada edo legea nolabait betetzen ez badu, esaterako zure kontrako salaketa faltsuak, jar zaitez harremanetan udaltzainekin. Inprima edo gorde ezazu posta elektronikoaren kopia bat froga gisa erabili ahal izateko.

Posta elektronikoa ez da egile ezezagunekoa eta gizabanako batekin identifika daiteke normalean. Gogora ezazu arreta handiz ibili behar zarela posta elektronikoko mezuetan esaten duzuenarekin, jasotzaileak erraz kopia baititzake mezuak eta beste pertsona batzuei bidali, eta honela, nahi zenuen baino askoz hartzaile gehiago eduki zenitzake. Posta elektroniko batean pertsona zein enpresei buruzko Sasiesamesek, gezurrezko zurrumurruek edo gehiegizko esamesek, haien entzuteari edo interesei kalte egiten dietenek, egoera lotsagarriak edo auzitegietan akzio legalak hastea ekar ditzakete. Hobe da posta elektronikoetan ageriko bihurtu nahi ez genukeen zerarik ez esatea.

Jakin beharrekoa da posta elektroniko bat bidaltzen den helbidea faltsifika daitekeela, hau da, benetako igorleak bere identitatea beste pertsona baten atzean ezkuta dezakeela.

Ordenagailuen birusak haserregarriak dira eta zure ekipoari, zure fitxategiei edo zure entzuteari kalte egin diezaiekete. Software kaltegarri hau hedatzeko modurik ohikoena posta elektronikoaren mezu baten eranskin gisa bidaltzea da. Honelako posta elektronikorik irakurtzen baduzu eta fitxategi erantsiari dagokion ikurrean klik egiten baduzu, ordenagailuak fitxategia irekiko du eta birusak bere ondorio kaltegarriei ekingo die; esaterako, litekeena da bere kopia web leku pornografiko baten estekarekin batera helbide-libretako pertsona guztiei bidaltzea. Birusei aurre egiteko modurik onena ordenagailuan birusen kontrako programa bat instalatzea da eta eguneratua izatea (normalean linean eguneratze erregularrak daude). Web zerbitzu batzuek, Hotmail bezala, birusen kontrako programak exekutatzen dituzte eta eranskinak egiaztatzen dituzte. Halaber, kontuz ibili behar da tamaina handiko eranskinak dituzten posta elektronikoko mezuekin, batez ere, ezezagunenak badira edo gai ezezagunei buruzkoak badira; ezabatu edozein mezu susmagarri eta hustu ezabatutako elementuen karpeta.

BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Informazio gehiago
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo baten barruan ematen dira. Europar Batzordeak egitasmo honen zati baterako dirulaguntza ematen du. Gai honi buruzko edo zenbait gairi buruzko aholkuak jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo egitasmoari buruz gehiago jakiteko, jo ezazu SUSI-ren orrialdera:
 www.besafeonline.org
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

ERABILERA ZUZENARI SERRERA  --  REGLAS DE ORO  --  WORLD WIDE WEB: INTERNET  --  ORRIALDE PERTSONALA  --  POSTA ELEKTRONIKOA --   BERRIKETA EDO TXAT-A  --  ALDIUNEKO MEZUAK  --  BERRI TALDEAK  --  FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA  --  INTERNET BIDEZKO EROSKETAK  -- FILTROAK  --  ORDENAGAILUEN BIRUSAK  --  ERASOAK INTERNETEN  --  BILATZAILEAK  --  GLOSATEGIA  --   DANOS TU OPINIÓN  --