Norberari buruzko informazioa isilpeko izan dadila. Esaterako,
ez itzazu zure izena, adina edo telefono-zenbakia eman.
Zure seme-alabek erabiltzen dituzten zerbitzuak eta web guneak
ezagutzea.
Linean irakurri edo ikusten duzun oro ez sinestea.
Zure seme-alabek aurkitzen duten zera probokagarri, lizun zein
mehatxagarria edo muturtzen dituen oro azal diezazuten.
Eduki lizunik jasotzen baduzu, ez iezaiezu zure seme-alabei
errua bota berehalaxe, litekeena da ustekabean gertatzea.
Erabil ezazu Internet familiarteko jarduera gisa, eta ahal den
heinean, ordenagailua zure seme-alaben gelan baino, familia guztiontzako
gela batean jarri.
Saia zaitez, zure seme-alaben lagunekin egingo zenukeen bezala,
haien lineako lagunak ezagutzen.
Ahalegin zaitez ordenagailua edo Internet umezain elektroniko
gisa ez erabiltzen.
Jar itzazu zeure ezinbesteko arauak eta, eztabaidatu ondoren,
jar itzazu ordenagailuaren ondoan.
Informazio gehiago
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo
baten barruan ematen dira. Europar Batasunak egitasmo honen zati baterako
dirulaguntza ematen du. Gai honi edo edozein gairi buruzko aholkuak
jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo SUSI delako
egitasmoari buruz gehiago jakiteko, jo ezazu, jo ezazu ondoko web
gunera: