Be Safe Online
Safer Use of Services on the Internet
ERABILERA ZUZENARI SERRERA <
URREZKO ARAUAK <
WORLD WIDE WEB: INTERNET <
ORRIALDE PERTSONALA <
POSTA ELEKTRONIKOA <
BERRIKETA EDO TXAT-A <
ALDIUNEKO MEZUAK <
BERRI TALDEAK <
FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA <
INTERNET BIDEZKO EROSKETAK <
FILTROAK <
ORDENAGAILUEN BIRUSAK <
ERASOAK INTERNETEN <
BILATZAILEAK <
GLOSATEGIA <
ZURE IRITZIA <
Euskaltel
Euskaltel
EHIGE gurasoen elkartea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Jazarpena eta Internet
Father And Son Using Computer

Interneten eskolan gertatutako jazarpenari aurre egiteko informazio ugari aurki dezakezu. Jazarpenak jasaten dituztenentzako, haien gurasoentzako, irakasleentzako edo eskolentzako informazio anitz dago. Honelakoetan egin behar dena eta egiten dena, biktimari laguntzea eta eskolan jazarpena ezabatzeko eta aurretik joateko politikak ezartzea izaten da. Haur orok du eskola-ingurune segurua izateko eskubidea. Eta eskolan jazarpenik ez dagoenean, guztien, irakasle zein ikasleen, onerako izaten da.

Internetek badu beste alde bat, jazarpenari dagokionez. Jazarleak ez daude geldirik eta Interneten bidez zein informazioko teknologiek ematen dituzten beste bide batzuen bidez jazar daitekeela konturatu dira, esaterako, posta elektronikoaren eta mezu laburren (telefono mugikorren bitartez bidaltzen diren testu-mezuak) zerbitzuen bidez. Jarraian, jazarpen-mota bi hauei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Zer den jazarpena
Argi eta garbi uler dadin, jazarpenaz ari garenean, zera esan nahi dugu:

'Jazarpena bortxakeria egintza sistematiko, psikologiko, fisiko edo sexuala da, ikasle batek edo ikasle-talde batek (honezkero) bere burua babesteko aukerarik ez duen ikaskide bati edo batzuei egiten dietena.'

Jazarpena, beraz ez da iseka egitea. Iseken bidez, bi aldeak berdinak dira eta hazkuntzaren zati dira. Lehenengo, zuri egiten dizute iseka, eta gero, zuk egiten diezu beste batzuei. Jazarpena egiturazkoa da eta haurrak etsiarazten ditu. Batzuetan honek zoritxarreko ondorioak izaten ditu haiengan, eta beraien buruak hiltzen dituzte. Egiturazko arazoa izateak benetako politikak eskatzen ditu. Aste beteko egitasmo batek edo eskolaz kanpoko jarduera batek ez dute arazoa konponduko.

Jazarpena mundu osoko gertakaria da. Europako iparraldean, erdialdean eta hegoaldeak egindako ikerketek ezagutzera eman dutenez, jazarpenaren hedapena eta modua zerikusi txikia dute kulturarekin. Haurrak itxuraz haurrak dira eta modu berean jokatzen dute edonon. Munduaren beste aldean, Japonian, hain zuzen, kulturaren eragina gehigarrizkoa da. Eskolako errendimenduaren presioa dela eta, jazarpenaren eraginez beraien burua hiltzen duten ikasle-kopurua arras handia da. Gainerakoan, aurreko definizioa ere baliozkoa da.

BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Interneteko informazioa
Interneten eskolako jazarpenari aurre egiteko moduari buruzko informazio ugari, agian gehiegi, aurki dezakezu. Yahoo bezalako bilaketa-programa batean "Jazarpena" hitzaren bila bazabiltza, hitz hori agertzen den 107.000 web gune aurkituko dituzu. Bilaketa biribiltzeko, "eskola" hitza idatz dezakezu, eta orduan, 242 web gune aurkituko dituzu. Altavista delakoarekin 63.970 eta 365 izango lirateke hurrenez hurren. ....bezalako bilaketa-programa bat .......(norberaren herria) erabiltzen duzunean, emaitzak.....eta .....dira. Zalantzarik gabe, nahi dugun informazioa aurkitzeko amarrua, bilaketa ahalik zehatzen bilakatzea da. Jazarpena arazoak berezitutako laguntza eta hezkuntzako erakunde-mota asko dago. Haietako erakunderen bat ezagutzen baduzu edo haietako baten aditzera izan baduzu, askoz errazago gertatuko zaizu bere web gunea bisitatzea. Web guneetan estekak aurkituko dituzu, kontsultatu ahal izango dituzunak.
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Interneten erabilera okerra
Internet jazartzeko ere erabili ohi da. Ondoren, Herbehereetan gertatutako gertakari ezagun batez arituko gara. 10 eta 11 urte bitarteko lau neskak, lehen mailako hezkuntzako azken mailako ikaslek, haien ikaskide bat Interneten salgai zegoela iragarri zuten. Haren izena eta datu guztiak, etxeko telefonoa barne, eman zituzten. Familia izutua zegoen, batez ere gizonezkoen telefono-deiekin, haiek nahi zutena etxeko emakumea erostea baitzen. Gertakaria komunikabide guztietan agertu zen. Gazteentzako eguneroko albistegiko editoreek arazoari jaramonik ez egitea erabaki zuten. Editoreek ez zuten beste haur batzuei ideiarik eman nahi. Aldez aurretik ezer gutxi egin daiteke honelako ekimenak saihestearren. Delitugileak susmoetan oinarriturik harrapatzeko aukerarik balego, neurri egokiak har litezke.
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Posta elektronikoaren erabilera okerra
Jazarpena posta elektronikoaren bidez ere egin daiteke. Eskolan posta elektronikoak bidaltzeko aukera dago, bidaltzailea nor den jakinarazi gabe. Edo gezurrezko izen batekin bidal daiteke mezua. Posta elektronikoa nondik bidali den jakin daiteke eta ondoren, une horretan zein gela erabili zuen ordenagailua jakin daiteke. Mezuaren idazkerak eta testuan egon daitezkeen akats ortografikoek edo gramatikalek delitugilea sala lezakete. Gelari gertakariari buruz hitz egiten bazaio, delitugileak zelata daitezke. Honelako egoera batean, litekeena da ezagutzera emandako jazarleek biktima berriro ere jazartzea, jazarpenaren kontrako politika eraginkorra ez bada ezartzen.
Are zailagoa izaten da doako posta elektronikoa erabiltzen denean, esaterako, Hotmail. Erregistratzerakoan, erabiltzailearen izena eman beharra dago, baina bistan denez, ematen den izena, asmatutakoa izan daiteke.
Jazarpen-mota honetan harrigarria da lengoaiaren erabilera zuzeneko jazarpenean baino askoz gogorragoa izaten dela. Hau gerta daiteke egintza anonimatutik egiten delako.
Ez erantzun honelako posta elektronikorik. Irakurri ez dituzunaren plantak egin. Ezabatu ireki gabe bidaltzaile beraren posta elektroniko guztiak. Delitugileek erantzunik jasotzen ez dutenean, dibertimendua bukatzen zaie. Bidaltzaile jakin baten posta elektronikoak blokea daitezke, jaso ez ditzazun. Erabiltzaile guztiek ez dakite blokeatze hau nola egiten den. Beharrezkoa balitz, beste posta elektronikoko helbide bat aukera dezakezu, jende gutxiri jakinaraziko diozuna.
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Telefono mugikorren erabilera okerra
Telefono mugikorretako testu-mezuen bidez egindako jazarpena ere gertakari berria da. Mezu gehienak ordenagailu edo bidaltzailearen zenbakia agertzen ez duen telefono baten bidez idazten dira. Bidaltzailea ezezagun bilaka daiteke. Telefono mugikor batzuek zenbaki batzuk blokea ditzakete. Sistema hau bakarrik dabil mezua zenbakia agertzen duen telefono horietako batetik bidaltzen bada, delitugilea salatuko duena. Beste pertsona baten telefonoa erabiltzen bada, orduan, delitugilearen arrastoa baino, telefonoarena izango da. Hona hemen anonimatuaren beste kasu bat. Zenbakia blokea daiteke gainerako metodoak funtzionatzen ez dutenean, eta, azken baliabide gisa, testu-mezuen funtzioa deskonekta daiteke. Egoera jasanezin bilakatzen bada, zenbaki berri bat eska dezakezu, isilpeko mantendu beharko duzuna.
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Informazio gehiago
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo baten barruan ematen dira. Europar Batasunak egitasmo honen zati baterako dirulaguntza ematen du. Gai honi edo edozein gairi buruzko aholkuak jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo SUSI delako egitasmoari buruz gehiago jakiteko, jo ezazu, jo ezazu ondoko web gunera:
 www.besafeonline.org
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

ERABILERA ZUZENARI SERRERA  --  REGLAS DE ORO  --  WORLD WIDE WEB: INTERNET  --  ORRIALDE PERTSONALA  --  POSTA ELEKTRONIKOA --   BERRIKETA EDO TXAT-A  --  ALDIUNEKO MEZUAK  --  BERRI TALDEAK  --  FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA  --  INTERNET BIDEZKO EROSKETAK  -- FILTROAK  --  ORDENAGAILUEN BIRUSAK  --  ERASOAK INTERNETEN  --  BILATZAILEAK  --  GLOSATEGIA  --   DANOS TU OPINIÓN  --