Be Safe Online
Safer Use of Services on the Internet
ERABILERA ZUZENARI SERRERA <
URREZKO ARAUAK <
WORLD WIDE WEB: INTERNET <
ORRIALDE PERTSONALA <
POSTA ELEKTRONIKOA <
BERRIKETA EDO TXAT-A <
ALDIUNEKO MEZUAK <
BERRI TALDEAK <
FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA <
INTERNET BIDEZKO EROSKETAK <
FILTROAK <
ORDENAGAILUEN BIRUSAK <
ERASOAK INTERNETEN <
BILATZAILEAK <
GLOSATEGIA <
ZURE IRITZIA <
Euskaltel
Euskaltel
EHIGE gurasoen elkartea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Chat-a
Whispering Children image

Interneteko berriketa (Chat-a), pertsonak elkarrekin zuzenean komunikatzeko modua da, linean dagoen "berriketa-gelan" dauden pertsona guztiek berehalaxe irakurtzen dituzten testu-mezuak idatziz, hain zuzen. Honako gizarte jarduera hau oso hedatua dago gazteen artean, lagun berriak egiteko zein betiko lagunekin mintzatzeko. Arras onuragarria izan daiteke benetako bizitzan baztertuta dagoen jendearentzat, linean ez baitira norberaren ezaugarri fisikoak ezagutarazten eta gainerakoekin harremanak berdintasunean izan baititzake.

Berriketak nola funtzionatzen duen
Berriketa egiteko toki ohikoenak web lekuak dira, bilatzeko errazak baitira eta ez baitute software osagarririk behar. Web toki batzuk berriketa egiteko besterik ez daude, eta beste batzuetan, berriketa-gelak eskaintzen duten zerbitzuenetako bat baino ez dira. Talkcity da berriketa-gela asko duen web leku baten adibide, haietako asko adin-talderentzat edo gai jakinentzat direla.
 www.talkcity.com
BBC Online-ren Livechat zerbitzuak ospetsuekin eta beste pertsona batzuekin gai askori buruz berriketa egiteko aukera eskaintzen du.
 www.bbc.co.uk/livechat
Berriketa-gela gehienak publikoak dira eta edonork ikus dezake gertatzen ari den solasaldia, baina erraza izaten da, berriketa publikoaren ordez edo berriketa publikoaz gain, solasaldi pribatuak sortzea. Berriketa-gela batzuk "moderatuak" daude; honek esan nahi du solasaldia pertsona batek behatzen duela eta arazorik sortuz gero, istilu-sortzailea bota dezakeela. Berriketa-zerbitzu batzuek, gazteenak babesteko asmoz eta nagusi bakartiak baztertzearren, aldez aurretik izena ematera derrigortzen dute. Berriketa egiteko leku babestua eskaintzen duen zerbitzuetako bat Gridclub da, Erresuma Batuko 7 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako zerbitzu ezaguna, hain zuzen, bertan jarduteko ikastetxean izena ematea eskatzen duena eta moderatzaile trebatuak erabiltzen dituena.
 www.gridclub.com

Berriketa egiteko beste leku bat Internet Relay Chat (IRC) delakoa da, eta hura erabiltzeko beharrezkoa da ordenagailuan IRC software berezia instalatzea eta Interneten bereizirik dauden IRC berriketa-zerbitzuetara konektatzea. Nagusiak dira IRC gehien erabiltzen dutenak, eta berriketetan "nagusientzako" askozaz ere gai gehiago dago.

Jendeak ezizenak erabili ohi ditu berriketa-geletan nork bere burua aurkezteko. Berriketaren erabiltzaileek ez dute beti egia esaten haien buruei dagokienez, baina berriketa egiten duen pertsonak ez du "gazte eder sutsua, 17" horrek benetan "gizon bitxia, 39" esan nahi duen jakiteko modurik. Hobe da pertsonaren sexua argi iradokitzen ez duten goitizenak edo mezu okerra aditzera ematen dutenak aukeratzea; "basapiztia sexuala 15" izena edukitzeak gogo okerra erakar dezake.

Berriketa egiten ohituta ez dagoen bati ulergaitz gerta dakiokeen laburdura asko erabili ohi da; laburdura gehienak telefono mugikorretako testu-mezuetan ere erabiltzen dira.

BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

Ohiko arazoak
Gazteek erraz egiten dituzte lagunak eta ez dute arazorik izaten linean ezagutzen duten pertsonei posta elektronikoaren helbidea, etxeko helbidea edo telefono-zenbakiak bezalako datu pertsonalak emateko, batez ere, mutilek edo neskek Internet "segurutzat" jotzen duten leku batetik -esaterako, etxea edo eskola- erabiltzen badute. Ikastetxe gehienak haurren berriketa-zerbitzuetarako sarbidea geldiarazten ahalegintzen dira ikastetxearen Internet konexioaren bidez, baina irtenbide hau ez da hutsezina, haurrak lagun baten etxera edo beste leku batera joan baitaitezke.

Berriketen edukia ere arazo bat izan daiteke. Haurrek hizkuntza eta ideia desegokiak berengana dezakete, esaterako, sexu esplizituari buruzko solasaldiak. Litekeena da beren argazkiak, baita lizunak ere, bidaltzera bultzatzea, eta haiei irudi likitsak ere bidaltzea. Gainera, asmo txarreko pertsonekin izan ditzakete harremanak; kasu batzuetan gazte batzuk benetako bizitzan beraiekin harreman bat izan nahi zuten beste nerabe batzuekin edo nagusiekin jarri dira harremanetan, eta harreman hori bortxaketa bezalako egintza kriminala izan liteke.

Nagusi arduradunentzako aholkurik onena gazteekin lineako berriketetan izandako esperientziei buruz maiz hitz egitea da, egiten dutena azalaraziz eta sor daitezkeen arazoei buruz mintzatuz. Gurasoek berriketa-zerbitzu seguruak edo berriketa-gela moderatuak gomenda ditzakete, baina, nolanahi ere, gazteek oso seguruak ez diren hautabideak aukeratuko dituzte. Gurasoak, haurrak berriketa-lekuetara konekta ez daitezen, blokeo edo iragazki-softwarea erabiltzen saia daitezke, baina zaila izaten da lortzea.

Zehazki, gazteek "arrotzen arriskua", datu pertsonalak eta pribatutasuna ulertu behar dituzte, eta hobe dela zuhurra izatea. Posta elektronikoaren helbidea, telefono-zenbakia edo etxeko helbidea bezalako norberaren informazioa inori jakinarazi baino lehen, gogoeta egin behar dute. Linean ezagutu dituzten pertsonekin benetako bizitzan elkartzekoak badira, nagusi bati esan behar diote beti, konfiantzazko batekin joan behar dira eta leku publiko batean elkartu behar dira.

Gazteek esperientzia txarrik izanez gero, horren berri eman beharko dute, honi buruzko ikerketari ekin dakion. Berriketa-gela batean gertatuz gero, lehenengo web lekuko operadorearekin jarri harremanetan. Benetako bizitzako arazo bilakatuz gero, poliziarekin jarri harremanetan.

BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Web leku baliagarriak:
Chatdanger delakoa britainiar ongintzako erakunde baten lekua da, berriketa-gelekin gerta daitezkeen arazoez ohartarazten duena eta modu seguruan nola berriketa egin gomendatzen duena.
 www.chatdanger.com
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Informazio gehiago
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo baten barruan ematen dira. Europar Batzordeak egitasmo honen zati baterako dirulaguntza ematen du. Gai honi edo beste gai batzuei buruzko aholkuak jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo egitasmo honi buruz gehiago jakiteko, jo ezazu SUSI-ren orrialdera
 www.besafeonline.org
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

ERABILERA ZUZENARI SERRERA  --  REGLAS DE ORO  --  WORLD WIDE WEB: INTERNET  --  ORRIALDE PERTSONALA  --  POSTA ELEKTRONIKOA --   BERRIKETA EDO TXAT-A  --  ALDIUNEKO MEZUAK  --  BERRI TALDEAK  --  FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA  --  INTERNET BIDEZKO EROSKETAK  -- FILTROAK  --  ORDENAGAILUEN BIRUSAK  --  ERASOAK INTERNETEN  --  BILATZAILEAK  --  GLOSATEGIA  --   DANOS TU OPINIÓN  --