Ohiko arazoak
Fitxategiak trukatzeko zerbitzu batzuek erabiltzaileei edozein fitxategi
digital trukatzeko aukera ematen die, eta zerrendetan testu-fitxategiak,
audio, irudiak, bideo eta software aurki daitezke. Honela, konpartitzen
diren fitxategi asko grabazioen kopiak izaten dira; legez kontrakoa
da, beraz, egile-eskubideei buruzko legeak ezarritakoaren arabera,
beste pertsona batzuekin trukatzea.
Orain badakigu hauetako zerbitzu asko bideoklip pornografikoak
edo bortxakeriari buruzkoak banatu eta konpartitzeko erabili direla.
Gazte batek artista ezagun baten musika-fitxategiak inozotasunez
bilatzen aritzeak izen lizunez beteriko fitxategi-zerrenda izan
dezake emaitza gisa. Zerrendan izen tolesgabea baina benetan material
kaltegarria duten fitxategiak egon daitezke, eta erabiltzailea fitxategia
irekitzean erabat hunkituta gera daiteke.
Era berean, erraz samarra izaten da honela ordenagailuen birusak
hedatzea, fitxategiak iturri ezezagunetatik jaisten baitira; garrantzi
handikoa da, beraz, birus kontrako softwarea erabiltzea fitxategi-truke
honetan eskuratzen diren fitxategiak egiaztatu eta eskaneatzeko.
Eskolek eta liburutegiek fitxategiak konpartitzeko ahalmena debekatzen
dute, eta ordenagailuetan fitxategiak trukatzeko programak instalatzea
saihesten dituzte.
Etxean, litekeena da gurasoek ez jakitea beraien seme-alabek fitxategiak
trukatzeko zerbitzuak erabiltzen dituztela. Kontsultatu ordenagailuaren
monitorean eta ordenagailuaren programen zerrendan ohiko softwarearen
programen izenak edo ikonoak. Hitz egin zure seme-alabekin programa
hauei buruz dakitenaz eta galdetu ea inoiz erabili dituzten.
Etxean erabiltzeko Interneteko software-iragazkiek ez ohi dituzte
fitxategiak trukatzeko aplikazioen sarbiderik blokeatzen.
Iragazkiak erabiltzen dituzten gurasoak softwarearen laguntza teknikoko
zerbitzuekin harremanetan jarri behar dira eta fitxategi-trukea
murriztu edo blokeatzeko doitzerik egin daitekeen zehaztu behar
dute.
Badago beste arrisku bat: ezin da erabat deuseztatu zure ordenagailuko
fitxategietara baimenik gabe sartzea. Hauetako zerbitzu baten izena
ematen duzunean, zerbitzuaren gainerako erabiltzaileek zure ordenagailuaren
disko gogorreko edozein direktorio ikus edo kopia ditzaketen zehazten
du. Sistema eragile edo software-aplikazio batzuen segurtasun-gabezia
dela eta, ez dago kanpoko erabiltzaile bat zure ordenagailuaren
direktorio eta fitxategietara ez sartzea bermatzeko modurik, zuk
isilpekoak izatea nahiago bazenuke ere.
|