Be Safe Online
Safer Use of Services on the Internet
ERABILERA ZUZENARI SERRERA <
URREZKO ARAUAK <
WORLD WIDE WEB: INTERNET <
ORRIALDE PERTSONALA <
POSTA ELEKTRONIKOA <
BERRIKETA EDO TXAT-A <
ALDIUNEKO MEZUAK <
BERRI TALDEAK <
FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA <
INTERNET BIDEZKO EROSKETAK <
FILTROAK <
ORDENAGAILUEN BIRUSAK <
ERASOAK INTERNETEN <
BILATZAILEAK <
GLOSATEGIA <
ZURE IRITZIA <
Euskaltel
Euskaltel
EHIGE gurasoen elkartea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Birusak eta ordenagailua
Father And Son Using Computer

Zure adiskide baten doministikua besterik ez, eta badago kaltea: birusa bere gorputzean sartzen da eta handik egun batzuetara, zuk ere usin egiten duzu. Nola babestu honelako birus batetik? Iradokizun bat baino ez: gera zaitez etxean eta ez elkartu inorekin. Hutsezinezko metodoa, griperik gabeko bizitza bermatzen dizuna. Edo hain erradikala ez den zera: eska iezaiozu zure medikuari gripearen kontrako txertoa. Orduan, gripearen birusaren kontra babestuta egongo zara denboraldi batez.
Honaino, medikuntza-atala. Baina, hemendik aurrera, ordenagailuez arituko gara. Ordenagailu baten birus batek, zerikusirik al du gripearekin? Izan ere, deus ere. Baina, nolanahi ere, gizakiaren birusaren eta birus informatikoaren arteko alderaketa interesgarria da.

Kutsatzea
Birus informatikoa programa txiki zekena da, ordenagailuz ordenagailu salto egiten duena, gizakiaren birusa, borondatez gizakiz gizaki doan organismo txiki errukigabea, bezalakoa. Eta gizakiaren birusak gainerako pertsonengana ez hurbiltzen saihets daitezkeen bezala, zure ordenagailua beste ordenagailuekin harremanak ez izaten babes dezakezu birusetatik.
Ez da izango? Zure ordenagailuak ez dituela inoiz beste ordenagailu batzuekin harremanak izaten? Hori ezinezkoa da. Itzul gaitezen gizakiaren gripera. Demagun: A pertsonak, gripea duenak, mukizapi batean usin egiten du. Mukizapia parkeko banku batean uzten du. B pertsona, osasuntsua, hortik igarotzen da, mukiz beteriko mukizapia hartzen du eta aurpegia garbitzen du berarekin. Ondorioa: gripearen birusa B pertsonarengan sartzen da. Handik gutxira, B pertsonak ere gripea izango du. Honela gertatzen da ordenagailuekin. Ordenagailu ezezagun baten birusak disko edo CD-ROM batean bukatzen badu, zeure ordenagailuan disko kutsatua erabiltzen duzunean azkar kutsatuko da ordenagailua. Beraz, mukizapi elektroniko baten moduan jokatzen du. Hala eta guztiz ere, litekeena da zure ordenagailuak beste ordenagailu batzuekin harreman estuagoa izatea. Agian, zure laneko ordenagailua sare baten zati da. Sare honek zure ordenagailuaren eta zure lankideen ordenagailuen artean etengabeko harremana dakar. Edo Internet erabili ohi duzu. Orduan, zure ekipoak mundu guztiarekin du gizarte-harremana. Ondorioa: litekeena da ezinezkoa izatea zure ordenagailua beste ordenagailu batzuetatik isolatzea. Zer egin dezakezu orduan? Etengabeko mehatxu eta arriskuekin bizitzen ikasi beharko duzu?

BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Programa txiki bat
Zein arrisku mota dakar? Zein gaitz-maila lor dezake zure ordenagailuak birus informatiko baten ondorioz? Hori birus-motaren eta birus-sortzailearen kezkarik ezaren arabera dago. Birus-sortzaileak basati informatikoak dira. Baina ez dira inozoak. Aski ongi dakite nola dabilen ordenagailu bat eta haien ezagutzak modu azkarrean erabiltzen dituzte. Birus informatikoa programa txikia da, gripearen birusa bezala, xede hedatzea duena. Batzuetan hori besterik ez du egiten. Birus "on" batek milioika ordenagailu kutsa ditzake kalte gutxi eginez. Birus maltzur batek, aitzitik, milioika ordenagailuei arazo larriak ekar diezazkieke. Disko gogorreko programak honda daitezke eta litekeena da disko gogorra erabat ezabatzea. Eta zuk urte horretako fitxategien segurtasun-kopiarik egin gabe...
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Birus bat identifikatzea
Honaino, berri txarrak. Orain, berri onak. Birus bat, oro har, kutsatutako programa aktibatzen duzunean besterik ez da eraginkor bilakatzen. Hau gertatzen da birusa beti programa exekutagarria delako. Ondoko atzizkiren bat du beti: .exe, .com edo .bat. Honek esan nahi du, esaterako, eskaneatutako argazki batek (.gif, .jpg edo .bmp bezalako atzizkiekin) ezin duela birus bat eduki eta hedatu. Gauza bera gertatzen da testu-fitxategi edo posta elektronikoko mezu batekin. Zure posta elektronikoak irakurtzea ez da arriskutsua. Baina eranskinak irakurtzea, bai.
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Troiako zaldia
Adibide bat besterik ez. Pertsona batzuek Gabonetan postal digital bat bidaltzen dute. Gabonetako postal hori programa txikia da, exekutatzen duzunean, Gabonetako animazio polita agertzen duena. Dena arras lañoa. Honela, 1999 urtearen bukaeran, urte berri zoriontsua opatzeko posta elektroniko bat bidali zen, eranskin gisa, Happy99.exe izeneko programa txikia zuena. Programa hau inolako susmorik gabe irekitzen zen eta su artifizialen animazio xumea agertzen zuen. Oso dibertigarria zen eta jendeak Happy99.exe delakoa ahaztu zuen. Hala eta guztiz ere, aste batzuk geroxeago, bidaltzaileak zure Gabonetako postalak Happy99 izeneko birusa zeukala jakinarazten zizun. Birus ona, baina posta elektronikoak bidaltzen ugaritzen zena. Bitartean, ehunka bitartekoen ordenagailuak kutsatu ziren.
Happy99 delako birusa da "Troiako zaldien" adibide ona. Troiako zaldia zera probetxugarria egitearen plantak egiten dituen birus programa bat da, hartzaileek borondatez ireki dezaten, baina, konturatu gabe, bere trikimailu biralei ekiten diena.
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Zer egin behar den
Ezer egin daiteke birus informatikoen kontra? Bai, zorionez. Gizakiaren gripearen kontrako txertoak ditugun bezala, badaude birus informatikoen kontrako "txertoak", birusen kontrako programak deritzotenak, hain zuzen. Agian zure ordenagailuak bazuen honelako programa-mota bat erosi zenuenean: Windows-en azken bertsioek McAfee VirusScan programa dute barne. Hala ere, kontuz ibili! Etengabe agertzen dira birus berriak eta birusen kontrako programa zure ordenagailua babestuko du erregularki eguneratzen baduzu. Normalean, eguneratzeak Internetetik behera karga ditzakezu. McAfee VirusScan delakoaren bidez, lehenengo, eguneratze hauek doan ematen dira, baina denbora gutxi barru ordaindu behar izaten dira (prezioa txikia bada ere). Garrantzi handikoa izaten da eguneratze hauek aplikatzea. Litekeena da zure ordenagailua urteetan zehar errendimendu osoan ibiltzea. Hala eta guztiz ere, edonoiz kutsa daiteke. Horregatik, oso ideia ona da aldi oro fitxategi garrantzitsuen segurtasun-kopiak egitea. Birusen kontrako programa batek birus gehienak ezagutuko ditu eta ezdeus bihurtuko ditu, baina bitartean, kaltea eginda egon liteke. Zure fitxategiak, beraz, disko magnetiko baten uhinak besterik ez dira, eta berehala betirako desager daitezke.
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Aholkuak
Instala ezazu birusen kontrako programa bat eta eskuratu eguneratzeak erregularki. Egin itzazu zure fitxategien segurtasun-kopiak. Kontuz ibili zure posta elektronikoetan jasotzen dituzun eranskinekin. Susmorik izanez gero, ez ireki eranskinik. Kontu handiz ibili fitxategiak (legez kontrakoak ez badira ere) web gune edo berri-taldeetatik behera kargatzen dituzunean. Izen oneko enpresen fitxategiekin besterik ezin zara "garbi" direnaren seguru egon. Gainera, kanpoko mundu ikaragarri eta ankerrean birusekin bizitzen ikasi beharko duzu, gizakiaren birusekin gertatzen den bezala…
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Informazio gehiago
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo baten barruan ematen dira. Europar Batasunak egitasmo honen zati baterako dirulaguntza ematen du. Gai honi edo edozein gairi buruzko aholkuak jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo SUSI delako egitasmoari buruz gehiago jakiteko, jo ezazu, jo ezazu ondoko web gunera:
 www.besafeonline.org
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

ERABILERA ZUZENARI SERRERA  --  REGLAS DE ORO  --  WORLD WIDE WEB: INTERNET  --  ORRIALDE PERTSONALA  --  POSTA ELEKTRONIKOA --   BERRIKETA EDO TXAT-A  --  ALDIUNEKO MEZUAK  --  BERRI TALDEAK  --  FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA  --  INTERNET BIDEZKO EROSKETAK  -- FILTROAK  --  ORDENAGAILUEN BIRUSAK  --  ERASOAK INTERNETEN  --  BILATZAILEAK  --  GLOSATEGIA  --   DANOS TU OPINIÓN  --