Ohiko arazoak
Berri-taldeen eztabaidetan informazio baliagarri asko badago ere,
aldi berean, alferrikako edukiak edo eduki gogaikarri asko egon
daiteke. Material lizuna ohikoa izaten da berri-talde askotan, eta
beste talde asko egintza kriminalak, esate baterako, haurren pornografiaren
trukea, egiteko erabili dira. Honelako berri-talde baten legez kontrako
materialik aurkitzen baduzu, poliziari edo Internet Watch Foundation
delakoari eman honen berri, materiala ezabatzeko eta delitugileak
jazartzeko behar beste ekintzei ekin diezaieten.
Normala izaten da garrantzirik gabeko informazioa, okerra edo gezurrezkoa,
aurkitzea, ez baitago jendeak idazten duenaren gaineko kalitate-kontrolik.
Denbora asko eman dezakezu behar duzun benetako informazio zehatza
aurkitzen, eta gaizki irten dakizuke, baita Google Groups bezalako
berri-talde baten fitxategi-zerbitzu batekin ere.
Ez ezazu sinets linean irakurtzen duzun oro. Adibidez, kasu batzuetan,
delitugile batzuk, berri-taldeetan gezurrezko informazioa hedatuz,
akzioen prezioak aldatzen ahalegindu dira.
Eskolek ikasle gehienei berri-taldetan sartzea ukatzen diete, nahi
ez duten eduki asko aurkitzen dutelako eta eztabaidetan parte hartzeak
balio hezigarri eskasa duelako. Toki publiko batzuek, esaterako
liburutegiek, antzeko balio hezigarria izan dezakete.
Etxean, litekeena da gurasoek ez jakitea haien seme-alabek berri-taldeetan
parte hartzen dutenik, ez baita bereiz adierazten telefono-fakturan
eta berriak irakurtzeko softwarea ordenagailuan oharkabean egon
baitaiteke, bilatzen dena ezagutzen ez bada.
Gazteekin Internet erabiltzen duten moduari buruz mintzatzea da
beraien ezaguera garatzeko eta familiako norbaitek berri-taldeak
erabiltzen duen eta arazoak dituen jakiteko modurik onena.
Gazteei gogorarazi behar zaie, batez ere, norberari buruzko informazioa
isilpeko mantendu behar dutela eta ez dutela norberaren xehetasunik
aldez aurretik pentsatu gabe eman behar. Haien konfiantzaz abusatuko
edo minduko duen norbaitekin harremanetan jar daitezke eta Berri-talde
baten kontzertu baterako sarrera-txartel merkeak bezalako eskaintza
onegia izan daiteke egia izateko; sarrera-txartelak eskaintzen zituen
helbidera zure posta-helbidea eta zure kreditu-txartelari buruzko
informazioa bidaltzen badituzu, erasotzen erraz bilakatzen ari zara.
Era berean, kontuz ibili edonork parte har dezakeen eztabaidetan
esaten duzunarekin. Linean pertsona edo enpresei buruz esaten diren
gezurrezko adierazpenek, hauen izenari edo interesei kalte egiten
dietenek, auzitegietan legezko akzioei hasiera eman diezaiekete.
|