Be Safe Online
Safer Use of Services on the Internet
ERABILERA ZUZENARI SERRERA <
URREZKO ARAUAK <
WORLD WIDE WEB: INTERNET <
ORRIALDE PERTSONALA <
POSTA ELEKTRONIKOA <
BERRIKETA EDO TXAT-A <
ALDIUNEKO MEZUAK <
BERRI TALDEAK <
FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA <
INTERNET BIDEZKO EROSKETAK <
FILTROAK <
ORDENAGAILUEN BIRUSAK <
ERASOAK INTERNETEN <
BILATZAILEAK <
GLOSATEGIA <
ZURE IRITZIA <
Euskaltel
Euskaltel
EHIGE gurasoen elkartea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Norberaren web guneak
Children Using Computer

Internetek eskaintzen duen aukerarik bikainena nork bere zerak argitaratzea da: gogokoen duen taldeari edo musikariari buruzko web orrialdeak, norberaren edo familiaren berriak, ikuspegi politikoak edo obsesio ilunen bat. Linean banako orrialde asko dago, ahaideek norberaren berri izatea helburu duten familiaren zein norberaren web gune profesional batzuk barne.

Erraz samarra da nork bere orrialdeak sortu eta argitaratzea, gainera, oso dibertigarria izan daiteke eta zereginaren alde zailenei ekiten, informazioko teknologiei buruzko gauza asko ikas daiteke. Gazte askok helburu hezigarriekin taxutzen ditu web orrialdeak, adibidez, eskolako egitasmo bat, eskolako web guneari egindako ekarpen gisa, edo Internet lehiaketa baten parte hartzea erabakitzea, esaterako, ThinkQuest

 http://www.thinkquest.com
delakoan.

Web orrialdeak sortzeko softwarea webean aurki daiteke erraz, doako edo prezio oneko programa asko baitago, eta gainera, web orrialdeen diseinugileei aholkuak ematen dizkien web gune asko dago. Beharrezkoa da orrialdeak argitaratzeko lekua, eta Interneteko zerbitzu-hornitzaile askok norberaren orrialdeak barne hartzeko lekua eskaintzen diete bezeroei eskaintzaren zati bezala, muga batzuekin.

Ohiko arazoak eta aholkuak
Linean argitaratu baino lehen, ongi pentsatu. Kontuan izan behar dituzu gerta daitezkeen arriskuak (aurrerago azalduko ditugunak) eta zeure web orrialdea berezi bilakatu, arriskuak txikiagotuz.

Zeure web orrialdeak irakurriko dituzten gainerako pertsonek bertako informazioa oker erabil dezakete, beraz, arretaz pentsatu beharko duzu zein informazio nahi duzu webean ageriko bilakatu eta zein informazio nahi duzu pribatuan utzi. Esaterako, zeure orrialdeetan zure izena eta helbidea jakinarazten badituzu, eta abuztuko oporren zain irrikaz zaudela esaten baduzu, litekeena da lapurrak erakartzea. Zure telefono-zenbakia eta faxa argitaratzen publizitateko deiak edo xelebreen deiak jaso ditzakezu. Kontuz ibili zure finantza edo lanari buruzko informazioa jakinarazten badituzu, delitugileek zure izenean maileguak edo kreditu-txartelak eska edo erosketak egin ditzakete.

Izenak dituzten argazkiek bizia ematen diete norberaren web orrialdeei, baina, aldi berean, arriskuak dakartzate. Zure senideak eta haien jarduerak (esate baterako, ikasten duten eskola) jakinarazten badituzu, errazagoa da norbaitek haiek ezagutzen ahalegintzea eta haien izenarekin agurtzea. Gerta daiteke ere norbaitek argazkia kopiatzea eta irudiak manipulatzeko softwarearen bidez irudi iraingarria sortzea. Hau guztia dela eta, agian kontuan hartu beharko zenuke argazkietan zure senideak nortzuk diren ez esateko eta lehen planoko argazkirik ez erabiltzeko aukera.

Posta elektronikoko helbideak norberaren web orrialdeen ezaugarri estandarra dira, bisitariei zurekin harremanetan jartzeko eta zure azalpenak partekatzeko adorea ematen baitie. Nagusi batzuek beraiek egiaztatu nahi izango dute sartzen den posta guztia, iruzkin desegokia dagoen edo beraien seme-alabekin harremanetan jarri nahi den arrotzik dagoen. Kontuan izan ere, web orrialde baten posta elektronikoko helbidea edukitzeak zabor-posta (ingelesez, spam, publizitate-erauntsia, normalean pornografikoa) jasotzea ekarriko duela, pertsona batzuek web orrialdeak arakatzeko software berezia erabili ohi dute, iragarleei salduko dizkieten posta elektronikoko helbideak biltzeko.

Era berean, zeure web orrialdean "bisita-liburuak" funtzioa izateak, bisitariek iruzkinak idatzi ahal izateko, iruzkin desatseginak erakar ditzake eta hobe duzu maiz egiaztatzea eta,beharrezkoa denean, ezabatzea.

Kontu handiz ibili behar zara ere web orrialde baten idazten dituzun testuekin. Difamazioari buruzko legeak web orrialdeetan ere ezartzen dira, eta, beraz, ez duzu pertsonei edo erakundeei buruzko gauza faltsurik, kaltegarririk edo haien izen onari kalte egin diezaieketenak idatzi edo argitaratu behar. Kalte egiten dizun orrialderik aurkitzen baduzu, lehenengo eta behin, orrialdea sortu duenari (harremanetan jartzeko informazioa orrialdean aurkituko duzu) edo orrialdearen web zerbitzariari jakinarazi beharko diezu, haiek orrialde horren sarbidea blokea baitezakete.

Egile-eskubideak oso gai garrantzitsua dira web orrialderen edozein egilerentzat, jende askok irudiak edo bestelako fitxategiak linean argitaratzeko eskubideak izan gabe erabiltzen baititu. Betiere baimena eskatu behar da (eta ezetz esan dezakete) beste enpresa edo pertsona batzuek sortu edo dauzkaten fitxategiak, argazkiak, grafikoak, animazioak, audio edo bideoklipak erabiltzeko. Bide batetik beste batera igarotzen diren irudiak, esaterako telesaioetatik hartutakoak edo aldizkarietatik eskaneatu direnak, dira arazo gehien dituztenak. Zure kontrako legezko akzioak egon daitezke egile-eskubideak ez badituzu kontuan izaten eta materiala baimenik gabe argitaratze baduzu.

Web orrialdeen segurtasunak kezkatu behar zaitu, norbaitek (hackerrak direlakoak) zure orrialdeak hondatu, edukia edo esaten duzuna aldatu edo irudi edo web esteka lizunak gehi baititzakete. Hackerrengandik babesteko oinarrizko neurria erabiltzailearen izena eta zeure gunearen kontrazeinua isilpeko mantentzea da, zure orrialdeen zerbitzaria zeinahi ere den. Norbaitek zeure orrialdeen edukia aldatzen badu, erabiltzen duzun web gunearen hornitzailearengana jo beharko duzu arazoa konpon dezaten.

Eskolek arreta handia jartzen dute eta irakasle batek ikasleek eskolako egitasmo baten barruan edo web gune baten barruan sortutako orrialdeak egiaztatu ohi ditu, orrialde horiek linean argitaratu baino lehen. Arreta honi esker, gazteek ez dituzte beraien daturik ematen eta web orrialdeak ez dizkio eskolari legezko arazorik ekarriko (esaterako, egile-eskubideak dituzten eta beraz, beste pertsona batenak diren irudiak baimenik gabe erabiltzea).

Etxean, ondo legoke antzeko egiaztapenari ekitea zure seme-alabekin, sortzen dituzten orrialdeak argitaratu baino lehen ikusi ahal izateko. Honela, haiek esaten dutenarekin eta haiei zein haien interesei buruz erakusten dutenarekin ados zaudela berma dezakezu.

BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Informazio gehiago
Honako aholku hauek Internetako segurtasunaz jabearazteko egitasmo baten barruan ematen dira. Europar Batzordeak egitasmo honen zati baterako dirulaguntza ematen du. Gai honi edo edozein gairi buruzko aholkuak jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo egitasmo honi buruzko gehiago jakiteko, jo ezazu SUSI-ren orrialdera
 www.besafeonline.org
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

ERABILERA ZUZENARI SERRERA  --  REGLAS DE ORO  --  WORLD WIDE WEB: INTERNET  --  ORRIALDE PERTSONALA  --  POSTA ELEKTRONIKOA --   BERRIKETA EDO TXAT-A  --  ALDIUNEKO MEZUAK  --  BERRI TALDEAK  --  FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA  --  INTERNET BIDEZKO EROSKETAK  -- FILTROAK  --  ORDENAGAILUEN BIRUSAK  --  ERASOAK INTERNETEN  --  BILATZAILEAK  --  GLOSATEGIA  --   DANOS TU OPINIÓN  --