|
Web-en Filtraketa ta
Blokeoa |
Internetek goitik behera aldatu ditu komunikazioak zein informazioa,
eta gertatu den iraultza honen adierazgarri nabaria Interneten dagoen
informazio-mordoa da. Pertsona eta edukien arteko elkargune handi
honek abantaila argiak dakarzkio hezkuntzari, sarean dagoen informazio
digitalizatu guztira sartzeko eta informazio hau banatzeko aukera
eskaintzen baitu. Baina, aldi berean, nahi ez dugun materiala edota
material desatsegina (Pornografia, bortxakeria, arrazakeria, xenofobia...)
aurki dezakegu bertan.
Alderdi hau kontuan hartzekoa da eta ez zaio begirik kendu behar
Internetera sartzen direnak adin txikikoak direnean, haurrak baitira,
haien jakin-mina eta inguru berrietara moldatzeko erraztasuna direla
eta, Interneten benetako erabiltzaileak.
Haurrak adin txikikoentzat egokiak ez diren baina legezkoak izan
daitezkeen material hauetara sar ez daitezen, badago merkatuan edukiak
hautatzeko hainbat teknika.
|
Monitorización
Aplikazio hauei esker Interneten konektatuta ematen den denbora
kontrola daiteke eta adin txikikoek bisitatzen dituzten orrialdeak
monitorizatu daitezke.
Halaber, aplikazio hauen zenbait bertsiori esker posta elektronikoaren
bidez edo beste sarbideen bidez sartzen den informazioa blokea daiteke,
baita irteten dena ere, haurreei datu pertsonalak jakinaraztea,
produktuak erosten saiatzea edo inkestei erantzutea eragozten. Era
berean, haietako aplikazio batzuei esker hezitzaileek erabaki beharreko
sarbideak blokea daitezke (WWW, Instant Mesages, FTP, E-mail, Chat
).
|
|
|
Zerrenda positiboak eta negatiboak
Kontrol-aplikazio hauen funtzionamendua sar daitezkeen (zerrenda positiboak)
eta sartu ezin den (zerrenda negatiboak) orrialde-zerrendetan oinarritzen
dira.
Garrantzi handikoa da honelako softwarearen alde agertzen diren
hezitzaileek argi eta garbi eduki ditzaten softwarearen programatzaileak
zerrenden edukiak hautatzeko erabiltzen dituen irizpideak, eta irizpide
hauek hezitzaileak adin txikikoei irakatsi nahi dietenekin bat etor
daitezen.
Konponbide hauek badute eragozpen bat: zerrendak aldizka eguneratu
egin behar izaten dira. Kontuan izan behar da Interneten egitura
oso dinamikoa dela, hau da, egunero sortzen direla orrialde berriak.
|
|
|
Klabe-hitzen blokeoa
Kontrol-aplikazio hauek hitz jakinak (esaterako, droga, sexua...)
dituzten orrialdeetara sartzea debekatzen dute. Aplikazio hauen bidez,
kalterik egiten ez omen duten orrialdeetara edo orrialde interesgarrietara
sartzea debeka daiteke, testuan aipatu hitzak dituztelako.
Aplikazio-mota hauek hobetzearren, testuingurua bereizteko gai
izango diren programak lantzen ari dira, benetan kalterik egiten
ez duten edukidun orrialdeetara sartzea ahalbidetuz.
|
Orrialdeen etiketatzea
hezitzaileek adin txikikoentzat kaltegarriak ez diren edukiz markatutako
orrialdeetara besterik ez sartzeko taxutu ahal izango dute hain nabigatzailea.
ICRA (Internet Content Rating Association, www.icra.org
) eta SafeSurf (www.safesurf.com)
dira etiketen bidez egindako sailkapen-sistema nagusienetariko bi.
|
Internet hornitzailea
Internet hornitzaileak edo ISP delakoak (Internet Services Provider)
bere sarean iragazketa-sistemak erabil ditzake (Lehenago aipatu bezalakoak).
Kasu honetan, ez litzateke beharrezkoa izango azken erabiltzaileak
bere ordenagailuan softwarea instalatzea. Ohitura honek badakar arazo
bat, hezitzaileak ez baitu egiten ari den iragazketa edo blokeo-motaren
kontrolik, eta ISP baita egin den iragazketa-motari buruz erabakitzeko
ahalmena duena. |
|
|
Nola lortu zure babes-softwarea
Blokeo eta iragazketa-software mota asko dago, sarearen bidez nahiz
zure ISP-ren bidez edo informatika-gaiak saltzen dituzten dendetan
lor daitezkeenak. Gaur egun, GetNetWise ( www.getnetwise.org/tools/)
orrialdean eskura daitekeen sofware-zerrenda luzea dago, eta baita
bila ari den tresna hautatzen laguntzen duen online aurkibide praktikoa
ere.
Hala eta guztiz ere, teknologia hauek ez dira konponbide ezin hobea
edo nahikoa, batez ere bi alderdi direla medio.
Alde batetik, eta lehenago esan bezala, sarearen dinamismoa dela
eta, etengabeko eguneratzeei adi egon beharra dago. Egunero sortzen
dira orrialde berriak eta daudenak etengabe birkokatzen dira.
Bestetik, iragazki hauek oso orrialde hezigarriak iragaz ditzakete
eta adin txikikoentzako kaltegarriak direnak aintzat ez hartu.
Horregatik, hezitzaileek adin txikikoen aurrera egiteei hurbiletik
jarraiki behar diete, haiekin argi eta garbi mintzatu behar dira,
eta ahal den heinean lagundu behar diete. Inolako zalantzarik gabe,
heziketa da Interneten erabilera kaltetsuari aurre egiteko modurik
onena.
|
|
|
Informazio
gehiago
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo
baten barruan ematen dira. Europar Batasunak egitasmo honen zati baterako
dirulaguntza ematen du. Gai honi edo edozein gairi buruzko aholkuak
jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo SUSI delako
egitasmoari buruz gehiago jakiteko, jo ezazu, jo ezazu ondoko web
gunera: |
-- -- -- -- -- -- -- -- -- --
-- -- --
--
--
--
|
|