Ohiko arazoak
Eskolek berehalako mezularitzako zerbitzuetarako sarbidea blokeatu
ohi dute eta ez dute ordenagailuetan berehalako mezularitzako softwarea
instalatzeko baimenik ematen. Zerbitzu hau, beraz, etxeko erabilerari
lotuta dagoen zerbitzua da.
Zure seme-alabek zerbitzu hau erabiltzen dutenean, zuk ez duzu
zer gertatzen den, norekin hitz egiten duten, zeri buruz hitz egiten
duten, lengoaia edo ideia desatseginak jasotzen dituzten jakiteko
modurik. Seme-alabek benetan ezagutzen ez dituzten "lagunekin"
harremanak izateak edo haien interes berbera izatearen plantak egiten
dituzten arrotzekin harremanetan jartzeak kezkatzen dituzte gurasoak
sarri. Hitz egin zure seme-alabekin berehalako mezularitzaren erabilerari
buruz, zerbitzu honetan dituzten lagunei buruz eta elkar ezagutu
ziren moduari buruz.
Gurasoek ez dute etxeko ordenagailuan berehalako mezularitzako
programa exekutatzen den jakiteko modurik. Bilatu ordenagailuaren
monitorean edo softwarearen programen menuan berehalako mezularitzaren
programen izenak edo ikonoak, edo ikusi pantailan lineako lagunen
baten mezuak agertzen diren. Galdegin zure seme-alabei berehalako
mezularitzako programak ezagutu edo erabiltzen duten eta esaiezu
dituzten arazoak azal diezazuten.
Arrotzik zure seme-alabekin linean harremanetan jartzen bada, kontuz
ibili behar dira erantzuteko moduarekin, eta ez dute norberari buruzko
informaziorik eman behar. Ezagunen batek arazorik izango balu edo
erabiltzaile batek larrituko balu, zerbitzuaren arduradunei jakinarazi
beharko zenieke (xehetasunak web gunean aurkituko dituzu). Jakinarazi
pertsona horren ezizena/identifikazioa eta arazoa gertatu den eguna
zein ordua eta azaldu arazo-mota, eta haiek pertsona horri ohartaraz
diezaiokete edo deskonekta dezakete.
Gerta daitekeen arriskua birusak edo partekatzen diren fitxategi
transferituen material laidogarria dira, ezinezkoa izaten baita
ezagutzea ireki aurretik fitxategi bakoitzaren edukia. Atzera bota
ongi ezagutzen ez dituzun pertsonen fitxategi-transferentzia eta
erabili birusen kontrako softwarea jaso dituzun fitxategietan arazoak
dauden egiaztatzeko.
|