Be Safe Online
Safer Use of Services on the Internet
ERABILERA ZUZENARI SERRERA <
URREZKO ARAUAK <
WORLD WIDE WEB: INTERNET <
ORRIALDE PERTSONALA <
POSTA ELEKTRONIKOA <
BERRIKETA EDO TXAT-A <
ALDIUNEKO MEZUAK <
BERRI TALDEAK <
FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA <
INTERNET BIDEZKO EROSKETAK <
FILTROAK <
ORDENAGAILUEN BIRUSAK <
ERASOAK INTERNETEN <
BILATZAILEAK <
GLOSATEGIA <
ZURE IRITZIA <
Euskaltel
Euskaltel
EHIGE gurasoen elkartea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Linean erostea
Mother and Children  Using Computer

Internetek erosleei abantaila ugari eskaintzen die eta gero eta hedatua dago nagusi zein gazteen artean. Zure herriko dendetan ez dauden produktu edo zerbitzuak dituzu eskuragarri Interneten. Gainera, denbora gutxiago eman dezakezu erosketak egiten eta errenkan jartzea saihets dezakezu. Dirua aurrez dezakezu, produktu-mota batzuk beste herri batzuetan merkeago samarrak baitira. Produktuei buruzko xehetasunak aurkitzeko eta, dendan bertan erakutsi baino lehen, prezioak zein funtzioak alderatzeko aukera ematen dizu.

Ordaintzeko ohiko metodoa kreditu-txartela da, eta honek gazteei linean erosteko ahalmena murrizten die. Nagusien kreditua lortzeko ordainketa aurreko txarteletan berriki gertatutako garapenak direla eta, litekeena da hornitzaileei gazteentzako merkatura bideratutako produktuak eta marketinga handitzeko adorea ematea, gazteek linean askoz gehiago eros dezaten.

Ohiko arazoak
Erosleari zaila gerta dakioke nahi duen produktua aurkitzea edo hornitzailea aukeratzea, web gune eta lineako denda asko baitago. Bilaketa arretatsuak, produktuen markak edo izenak erabiliz egiten denak, gune askotan kontsultatzen denbora asko ematea saihesteko aukera ematen du. Hasteko leku egokia ezagutzen duzun denda baten lineako zerbitzua erabiltzea izan liteke. Honek badu abantaila gehigarria: beharrezkoa balitz, zuk zeuk erreklamazioa egin edo salgaia itzul dezakezu. Entzun arretaz gainerakoek kalitatezko web guneei eta haien esperientziei buruz kontatzen dizkizuten aholkuak eta gomendioak. Lineako denda askok ez du benetako dendarik, baina egiaztatu behar duzu harremanetarako informazio egokia dutela, hain zuzen, posta-helbidea eta telefono-zenbakia barne hartzen dituena, zerbitzuari buruzko zalantza edo kontsultarik izanez gero, haiekin harremanetan jar zaitezen.

Zure ISP (Interneteko zerbitzu-hornitzailea) zenbait dendarekin elkartuta egon daiteke zure web gunean bere operazioei jarduera nagusia emateko, baina honek ez du esan nahi denda horiek salerosketarik onenak eskainiko dizkizutenik. Denden direktorioen guneek, esaterako www.british-shopping.com Erresuma Batuan egoitza duten lineako denak aurkitzen lagun diezazukete. Era berean, eskaintzan aurkitzen lagun diezazuketen zerbitzuak daude, esaterako, www.checkaprice.com web gunea bezalako guneek lineako denden prezioak alderatzen dituzte.

Linean eskaerak eta ordainketak egiten direnean, segurtasuna ezinbesteko gertatzen zaio kontsumitzaileari, izan ere, jende asko segurtasunaz ez fidatzeak lineako erosketaren hazkundea geldiarazi du. Berrietan beti agertzen dira hackerrak infiltratu diren merkataritza-webei buruzko istorioak, edo linean lapurtu diren kreditu-txartelen zenbakiei buruzkoak. Hala eta guztiz ere, ez dirudi iruzurgileek zure kreditu-txartelaren datuak Interneten, telefonoz, postaz edo jatetxe baten baino errazago lortuko dituztenik. Arretaz ibiltzen bazara, lineako erosketak segurtasun-maila handi batez egin ditzakezu.

  • Zure izena, helbide edo kreditu-txartelari buruzko datuak eman baino lehen, ziurta ezazu gune "seguruan" zaudela. Egiazta ezazu pantailaren beheko aldean giltzarrapo edo giltzaren ikurra dagoen. Gune seguru batean zure informazioa kodifikatzen da (enkriptatzea) Internetetik bidali baino lehen, eta datu-base seguru batean gordetzen da. Enpresa horrek zure informazioa beste enpresa batzuei eman nahi badie, ezetz esateko eskubidea eskaini behar dizu. Egiazta ezazu gunean egiaztapen-laukia dagoen eta erabaki zeure informazioa hedatzea nahi duzun.
  • Ez ezazu bidali posta elektroniko batean zure kreditu-txartelaren informaziorik, hau ez baita informazioa igortzeko bide segurua eta gainerako pertsonek aise kopia dezakete.
  • Egiazta itzazu zure kreditu-txartelaren datuak, sarrera susmagarriak dauden. Itzalik ikusten baduzu, zalantzan jarri salerosketa eta kontuan izan kreditu-txartel hori baliogabetzeko aukera.
  • Gorde ezazu zure salerosketa guztien erregistroa. Inprima itzazu erabili duzun web orrialdearen xehetasunak, idatz itzazu fakturazioaren erregistroak eta helbidea. Gorde hornitzaileari bidali eta berarengandik jaso dituzun posta elektronikoen kopiak.
  • Ondo pentsatu erosi baino lehen. Lineako iragarkia edo propagandako posta elektronikoa egia izateko onegi iruditzen bazaizu, litekeena da egia ez izatea.
  • Kontuan izan ezkutatuko apartekoak, zure lineako erosketaren prezioa handi dezaketenak. Posta eta paketatzeko gastuek, BEZ zergak eta bezeroei egindako atzerriko salgaietarako zordunketek azken prezioa asko gehi dezakete.
  • Lineako erosketa batekin arazoak izanez gero, jar zaitez harremanetan zure herriko merkataritza-arauen bulegoarekin, aholka zaitzaten. Iruzurrik gertatuz gero, poliziari deitu.
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Web gune baliagarriak
Kontsumitzaileen elkarteak lineako dendak egiaztatzen ditu eta onespen-zigilua ematen die ("The Which? Web trader") zerbitzua haiek ezarritako irizpideak betetzen baditu.
 www.which.com

Linean erosteak dakartzan abantailei eta eragozpenei buruzko informazio gehiago ondoko helbidean: www.trust-on-line.co.uk . Klik egin zigiluan erosi baino lehen, eta erosketa erregistratu zein bermatuko da.

Merkataritza zuzeneko bulegoak erosketa seguruei buruz aholkatzen dizu:

 www.oft.gov.uk
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Informazio gehiago:
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo baten barruan ematen dira. Europar Batzordearen Internet seguruagoa izateko ekintza-planak egitasmo honetarako dirulaguntza ematen du. Gai honi edo edozein gairi buruzko aholkuak jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo egitasmo honi buruz gehiago jakiteko, jo ezazu SUSI-ren orrialdera:
 www.besafeonline.org
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

ERABILERA ZUZENARI SERRERA  --  REGLAS DE ORO  --  WORLD WIDE WEB: INTERNET  --  ORRIALDE PERTSONALA  --  POSTA ELEKTRONIKOA --   BERRIKETA EDO TXAT-A  --  ALDIUNEKO MEZUAK  --  BERRI TALDEAK  --  FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA  --  INTERNET BIDEZKO EROSKETAK  -- FILTROAK  --  ORDENAGAILUEN BIRUSAK  --  ERASOAK INTERNETEN  --  BILATZAILEAK  --  GLOSATEGIA  --   DANOS TU OPINIÓN  --